martes, 23 de febrero de 2016

TALDE MURALA

2016/03/09

KAIXOO!!


ZE ONGI PASATU DUGUN SUKALDARIEN MUNDUA EZAGUTZEN!

Bukaera emateko denon artean mural polit bat osatu dugu.



Resultado de imagen de niñospreescolar pintando





GURE HAURRAK PREST DAUDE PRIMERAKO SUKALDARIAK IZATEKO!












ERAKUSKETA

2016/03/19

ESKOLAKO AZKEN EGUNA DA, HELDU DIRA ASTE SANTUAK!

Ongo astean erakusketa izan dugu, hainbat guraso etorri dira haurrek lanbideei buruzko lanak ikustera eta denok disfrutatu dugu! Hau bai aste zoragarria!

                                              

BAGOAZ OPORRETARA ETA GOZATU!!! LASTER ARTE!

IPUINAK



2016/03/08

Kaixo!!

Gaur korroan jarri gara eta sukaldaritzaren inguruko ipuin bat landu dugu. 3 ipuinean artean, gure haurrek "Sukaldaria eta Sugandila" ipuina aukeratu dute.




Horretako, lehendabizi erritualari sarrera eman diogu, gero ipuina entzun eta ondoren, komentatu dugu:

ERRITUALA

BEGIAK IREKITA
BELARRIAK ERNE
AHOA ITXITXA
IPURDIA PLAST 
ETA HANKAK APATX

SUKALDARITZA TAILERRA

2016/03/07

KAIXO LAGUNAK!

Gaur gure txikiek SUKALDARIAK bihurtu dira! Erropa aproposak jantzi eta lanean hasi gara!!

Aurreko egunean adostu genuen, denon artean, GAILETAK egingo genituela. Hona hemen gaileten errezeta:




GURINEZKO GAILETAK
Osagaiak:
- 100 gramo gurin
- 150 gramo irin
- 60 gramo azukre
- Arrautza bat

Nola egin?
1. Hasteko, ontzi batean gurina eta azukrea ongi nahastu (eskuekin).
2. Gehitu arrautza eta nahastu
3. Ondoren, pixkanaka irina gehituko dugu, eskuekin nahastuko dugu orea lortu arte (eskuetan itsasten bada, irin pixka bat gehiago bota).
4. Forma ematen hasi aurretik, hartu labeko bandeja eta jarri labeko papera gainean.
5. Orain bai, gailetei forma eman nahi duzuen modura: moldeak erabiliz, ore bolatxo bat hartu eta zapalduz ...
6. Bukatzeko, sartu labera (aurretik berotu, 180-200º / 15 minutu inguru, bada ezpada, erne egon erre ez daitezen).


DASTATU ETA GOZATU!!!


MARRAZKIAK

2016/03/02

KAIXOOO!!

ZE ONGI PASATU DUGU ARRANTZALEEN MUNDUA EZAGUTZEN!!


Lanbide polit honi  bukaera emateko haurrek beraien esperientziak, emozioak..azalarazi dituzte marrazki ikusgarrien bitartez.


Resultado de imagen de dibujos hechos POR NIÑOS SOBRE LA MAR


Resultado de imagen de dibujos hechos POR NIÑOS SOBRE LA MAR










 

Resultado de imagen de dibujos hechos por niños sobre barcos pintados por niños



ZE ARTISTAK DIREN GURE HAURRAK!!










Resultado de imagen de dibujos hechos POR NIÑOS SOBRE LA MAR

ESKOLAKO SUKALDEA EZAGUTZEN

2016/03/04

KAIXO!

Gaur eskolako sukaldea ezagutzera joan gara. Miren eta Aitor sukaldariek, sukaldeko tresnak, higiene ohiturak, altzariak,... erakutsi digute. Ondoren, bazkaria prestatzen hasi dira eta han ibili gara apur bat ikasten!

 

SUKALDARIA

2016/03/03

KAIXO LAGUNOK!


Oraingoan, jatea asko gustatzen zaigunez gure herriko sukaldarien lana ezagutzen saiatuko gara.

Gelan hainbat galdera proposatu ditugu gaian murgitzen hasteko, hona hemen galdera  batzuk:


  • Zer egiten du sukaldariak?
  • Non sukaldatzen da?
  • Noiz sukaldatzen da?
  • Zertarako sukaldatzen da?
  • Zelan sukaldatzen da?
  • Zein da zuen janari gustokoena?
  • Nork sukaldatzen du etxean?
  • Laguntzen duzue etxean sukaldatzen?