martes, 23 de febrero de 2016

SUKALDARITZA TAILERRA

2016/03/07

KAIXO LAGUNAK!

Gaur gure txikiek SUKALDARIAK bihurtu dira! Erropa aproposak jantzi eta lanean hasi gara!!

Aurreko egunean adostu genuen, denon artean, GAILETAK egingo genituela. Hona hemen gaileten errezeta:




GURINEZKO GAILETAK
Osagaiak:
- 100 gramo gurin
- 150 gramo irin
- 60 gramo azukre
- Arrautza bat

Nola egin?
1. Hasteko, ontzi batean gurina eta azukrea ongi nahastu (eskuekin).
2. Gehitu arrautza eta nahastu
3. Ondoren, pixkanaka irina gehituko dugu, eskuekin nahastuko dugu orea lortu arte (eskuetan itsasten bada, irin pixka bat gehiago bota).
4. Forma ematen hasi aurretik, hartu labeko bandeja eta jarri labeko papera gainean.
5. Orain bai, gailetei forma eman nahi duzuen modura: moldeak erabiliz, ore bolatxo bat hartu eta zapalduz ...
6. Bukatzeko, sartu labera (aurretik berotu, 180-200º / 15 minutu inguru, bada ezpada, erne egon erre ez daitezen).


DASTATU ETA GOZATU!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario