martes, 23 de febrero de 2016

TALDE MURALA

2016/03/09

KAIXOO!!


ZE ONGI PASATU DUGUN SUKALDARIEN MUNDUA EZAGUTZEN!

Bukaera emateko denon artean mural polit bat osatu dugu.



Resultado de imagen de niñospreescolar pintando





GURE HAURRAK PREST DAUDE PRIMERAKO SUKALDARIAK IZATEKO!












ERAKUSKETA

2016/03/19

ESKOLAKO AZKEN EGUNA DA, HELDU DIRA ASTE SANTUAK!

Ongo astean erakusketa izan dugu, hainbat guraso etorri dira haurrek lanbideei buruzko lanak ikustera eta denok disfrutatu dugu! Hau bai aste zoragarria!

                                              

BAGOAZ OPORRETARA ETA GOZATU!!! LASTER ARTE!

IPUINAK



2016/03/08

Kaixo!!

Gaur korroan jarri gara eta sukaldaritzaren inguruko ipuin bat landu dugu. 3 ipuinean artean, gure haurrek "Sukaldaria eta Sugandila" ipuina aukeratu dute.




Horretako, lehendabizi erritualari sarrera eman diogu, gero ipuina entzun eta ondoren, komentatu dugu:

ERRITUALA

BEGIAK IREKITA
BELARRIAK ERNE
AHOA ITXITXA
IPURDIA PLAST 
ETA HANKAK APATX

SUKALDARITZA TAILERRA

2016/03/07

KAIXO LAGUNAK!

Gaur gure txikiek SUKALDARIAK bihurtu dira! Erropa aproposak jantzi eta lanean hasi gara!!

Aurreko egunean adostu genuen, denon artean, GAILETAK egingo genituela. Hona hemen gaileten errezeta:




GURINEZKO GAILETAK
Osagaiak:
- 100 gramo gurin
- 150 gramo irin
- 60 gramo azukre
- Arrautza bat

Nola egin?
1. Hasteko, ontzi batean gurina eta azukrea ongi nahastu (eskuekin).
2. Gehitu arrautza eta nahastu
3. Ondoren, pixkanaka irina gehituko dugu, eskuekin nahastuko dugu orea lortu arte (eskuetan itsasten bada, irin pixka bat gehiago bota).
4. Forma ematen hasi aurretik, hartu labeko bandeja eta jarri labeko papera gainean.
5. Orain bai, gailetei forma eman nahi duzuen modura: moldeak erabiliz, ore bolatxo bat hartu eta zapalduz ...
6. Bukatzeko, sartu labera (aurretik berotu, 180-200º / 15 minutu inguru, bada ezpada, erne egon erre ez daitezen).


DASTATU ETA GOZATU!!!


MARRAZKIAK

2016/03/02

KAIXOOO!!

ZE ONGI PASATU DUGU ARRANTZALEEN MUNDUA EZAGUTZEN!!


Lanbide polit honi  bukaera emateko haurrek beraien esperientziak, emozioak..azalarazi dituzte marrazki ikusgarrien bitartez.


Resultado de imagen de dibujos hechos POR NIÑOS SOBRE LA MAR


Resultado de imagen de dibujos hechos POR NIÑOS SOBRE LA MAR










 

Resultado de imagen de dibujos hechos por niños sobre barcos pintados por niños



ZE ARTISTAK DIREN GURE HAURRAK!!










Resultado de imagen de dibujos hechos POR NIÑOS SOBRE LA MAR

ESKOLAKO SUKALDEA EZAGUTZEN

2016/03/04

KAIXO!

Gaur eskolako sukaldea ezagutzera joan gara. Miren eta Aitor sukaldariek, sukaldeko tresnak, higiene ohiturak, altzariak,... erakutsi digute. Ondoren, bazkaria prestatzen hasi dira eta han ibili gara apur bat ikasten!

 

SUKALDARIA

2016/03/03

KAIXO LAGUNOK!


Oraingoan, jatea asko gustatzen zaigunez gure herriko sukaldarien lana ezagutzen saiatuko gara.

Gelan hainbat galdera proposatu ditugu gaian murgitzen hasteko, hona hemen galdera  batzuk:


  • Zer egiten du sukaldariak?
  • Non sukaldatzen da?
  • Noiz sukaldatzen da?
  • Zertarako sukaldatzen da?
  • Zelan sukaldatzen da?
  • Zein da zuen janari gustokoena?
  • Nork sukaldatzen du etxean?
  • Laguntzen duzue etxean sukaldatzen?

KANTUZ ETA KANTUZ!

2016/03/01

Gaur itsasontziei buruzko abesti batzuk landu ditugu. Hona hemen kanta batzuk!!





GURE ITSASONTZIAK

2016/02/29

Ibilalditxoa egin ondoren, astelehenari itxura emateko gure haurrek paperezko itsasontziak egiten aritu dira!

HAUEK BAI ARTISTAK!!!
 
  

lunes, 22 de febrero de 2016

ARRANTZALEA

2016/02/25

KAIXO LAGUNAK!

GURE HERRIKO LANBIDE EZAGUN BATEAN MURGILDU GARA...ARRANTZALEA.

Gelan hainbat galdera proposatu ditugu gaian murgiltzeko eta haurren erantzunak oso interesgarriak izan dira, hona emen adibide batzuk:

 Zer da harrantzalea?                             Zer harrapatzen dute?
-Arrainak harrapatzen dutena               - Arrainak   -Berdela
-Itsasoan bizi dena                                - Tiburoiak  -Txitxarroa
 Nola harrapatzen dute?                   Zein da arrantzaleen bizilekua? Nolakoak dira?
-Kanaberarekin                                  -Txalupa        -Itsasoa      -Handiak
-Amuarekin                                         -Egurrezkoak   -Burdinazkoak
-Sarearekin                                                
ONDOREN GURE HERRIKO ARRANTZALEEN BIDEO BATZUK  IKUSI DUGU
 HONA HEMEN BIDEOAK:
                                                 
                                                                                                                                                                 

PORTUKO BIDEAK!

2016/02/26

Gaiarekin lotuta Ondarroako portua ezagutzera joan gara. Portuan ibilaldi txiki bat egin ondoren,
arrantzaleak bihurtu gara Ongi Etorri txalupa ezagutuz.

Mikel patroiak itsasontziaren atalak erakutsi digu (kamainak, biberak, izozgailuak,...)

 HA ZE ITSASONTZI PUXKA! ESKERRIK ASKO MIKEL ZURE LAGUNTZAGATIK,
 HURRENGORARTE!

 Hau bai egun zoragarria!

   

ASANBLADA


2016/ 02/ 24


KAIXO FAMILIA!!! 

GAUR ERABAKIAK HARTU DITUGU DENON ARTEAN!!! ELKAR ENTZUNEZ ETA ERRESPETATUZ!!

1.pausua- Zer lanbide ezagutzen dituzue? (ideien zaparrada)

  Ideiatu > interneten irudia aurkitu > inprimatu > moztu > posterrean itsatsi


2.pausua - Lanbideak hautatzeko teknika: Zozketa eta botaketa

3.pausua - Erabakitako lanbideak !!!


         ZOZKETA                      BOTAKETA
SUKALDARIA
ARRANTZALEA
                                                   

ETORKIZUNERANTZ BEGIRA

2016/02/23
Kaixo!

Gure haurrek atzo gurasoen argazkiak ikusirik, bakoitzak bere etorkizunean gustatuko zitzaion lanbidea  adierazi zuten. Etxera joan aurretik, gaur bakoitzak etorkizunean gustatuko zitzaion lanbidearen mozorroa ekartzea adostu genuen.
Begiratu nola jantzi diren umeek! Ah, ze mozorroak!

Resultado de imagen de niños 4 años disfrazados de profesiones   

jueves, 18 de febrero de 2016

GURASOEN LANBIDEAK

    
OIERREN AMA ABOKATUA
2016/02/22

Gure haurrek asteburuan lantxo bat egin behar izan dute gurasoen laguntzarekin. Haurrek etxetik honako hau ekarri dute: gurasoen lanbidea zein den paper batean idatzita eta ahal izan dutenak, bere gurasoen lanbidearen inguruko argazki bat edo lanbideen irudiak egunkari eta aldizkarietatik moztuta. 

ANEREN AITA (SUHILTZAILEA)
DENISEN AITA ETA AMA (SUKALDARIAK)


           

LANBIDEAK

2016/02/18

Gelan auzoari buruzko gaia lantzen ari gara eta gure haurrek auzoko lanbideen inguruan interes handia adierazi dute. Haur askok herriko ofizio asko ez dituztela ezagutzen ohartu gara, beraz, ipuin digital baten bidez lanbide batzuk ezagutzen hasi gara. Hona hemen "lau anaiak" ipuniren bideoa:

 LAU ANAIAK